M&UGA
“M&UGA HOTELA” Elorrioko hirigune historikoaren erdialdean dagoen establezimendu txiki bat da.”M & UGA HOTELA” Elorrioko hirigune historikoaren erdialdean dagoen establezimendu txiki bat da.
Casajarako Markesaren Jauregiko zerbitzarien etxean kokatua, erabat berritutako eraikina da, historiaz eta istorioz betetako leku batean egoteko esperientzia eskaintzen duena.
Hotelak oinezko inguru historikoaz gozatu eta atsedena hartzeko aukera ematen digu, lorategi bikain baten isiltasunarekin, ikuspegi paregabeekin, eta, aldi berean, herriko plazaren, terrazen eta denda txikien zalapartaz gozatzeko aukera ematen digu, baita Elorrioko ondare ibilbideaosatzen duten kaleen artean galtzeko aukera ere.
Elorrioko Hiria, Euskadiko erdialdean kokatua eta ingurune natural sentsazional batez inguratuta, leku ezin hobea da naturan atsedena hartzeko eta gure inguruko edozein puntutara txangoak antolatzeko. Distantziek –Bilbo 30 minutu, Donostia eta bere Alde Zaharra 45 minutu, Gasteiz eta Artiuma 50 minutu, kostaldea, Zarautz, Lekeitio, Urdaibai edo Gaztelugatxe, ordubete baino gutxiago edo Etxebarri jatetxea, munduko hirugarren onena, 5 minututara, Elorrio oso ondo komunikatutako abiapuntua bilakatu egiten dute gure destinoko onena ezagutu eta gozatzeko.
M&UGA Hotelean , Maiderrek eta Nikok pertsonalki artatuko zaitugu, zure egunak gure artean benetako gozamenekoak izan daitezen lagunduko dizugu; ideiak, esperientziak… emango dizkizugu zure egonaldiak zure nahiei eta itxaropenei erantzun diezaien.
Animatu eta zatoz Elorrio eta Euskalherriarekin gozatzera. Zure zain gaude.
M&UGA, gure hotela, zure etxea izatea nahi dugulako.